OTSAILAK 25A


Hurrengo ostiralean, otsailaren 25ean, autobusak eguerdiko 14:10ean irtengo dira, Plentziako Ikastetxeak jardunaldi murriztua izateak eragiten baitu gure garraioen zerbitzua. DBHeko jardunaldia 14:05ean amaituko da. Hau guztia dela eta, aldaketa hauek egingo dira:

  • DBH 1 eta DBH 2. mailetan ez da emango azken saioa.

  • DBH 3 eta DBH 4.  mailetan klaseko ordutegia ez da aldatzen baina jantokiko zerbitzua ez da egongo.

  • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo.