IINGURUTRIBIAL ETA BESTE JOLAS BATZUK



Batxilergoko 1. mailako ikasleak (Biologia eta Geologiakoak) Plentziako Eskolara LH 5. eta 6. Mailakoetzak jolas batzuk prestatu dituzte. Inguruko zuhaitzak ezagutzeko aukera izateaz gain, ikasleek diseinatu dituzten jolasetan egon dira.

Batetik, "INGURUTRIBIAL" eskuz diseinatu dute. Galdera anitzak prestatu dituzte, hurrengo gaiekin lotuta: ingurugiro, birziklapena, matematika, osasuna, natura orokorrari buruzkoak ... Tableroa eta galderak prestatu dituzte eskuz. Taldeak antolatu dituzte eta jolasaren amaieran sari bana eman diote ikasle bakoitzari. Bestetik, natura-ginkana egin dute, LOKOTSAK jolaserako hondakinak eta kolore ezberdinetako edukiontziak erabili dituzte. Itsasoan dagoen hondakinen inguruko datu batzuk aztertu dituzte, eta hondakin bakoitzak zenbat denbora irauten duen deskonposatu arte ikasi dute.

Bukatzeko, taldeka Biologia inguruko galderak/erantzunak jolas bat asmatu dute.

Ikasle eta irakasleen ustez oso interesgarria izan da!