ZUGARRAMURDIN EGONALDIA


Aste honetan, ikastetxeko ekimenen artean, DBH 1mailako ikasleekin Martxoaren 6tik 8ra eta 8tik 10era Zugarramurdira joango gara, Graxiana Sorginen Aterpera. Bidaiaren helburu nagusien artean, elkarbizitza sustatzea, talde dinamikak egitea, naturaz gozatzea, ikasleen arteko harremanak sendotzea, euskaraz bizitzea eta euskararekin eta euskal kulturarekin gozatzea. Beste ekintza askoren artean hona hemen ikasleek egingo dutena:


  • Zugarramurdi ezagutzeko ginkana

  • Sendabelar tailerra

  • Mendi irteera.

  • Hegaztien ekintza/ Interpretazio zentroa

  • Talde jolas sorginduak

  • Zugarramurdiko lezeetara bisita eta akelarrea.


PRIMERAN PASATUKO DUTE!!