berdintasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
berdintasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

SOILIK BAI DA BAI


Pasa den azaroaren 25ean , Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zelako jarduera bat egin genuen gure institutuan emakume askok jasaten duten indarkeria matxistaren egoeraren inguruan ikasleak sentsibilizatzeko asmoarekin.

Gure ikasleek beren sentimenduak eta emozioak,egoera honen aurrean, idazteko aukera izan zuten eta kartel hauetan islatuta geratu zen.

Denok ados egon ginen ezetz esateko modu asko daudela baina bat bakarra ulertzeko eta “bakarrik bai dela baietz”. 

DBHN IKASTEN DUTEN BIZKAIKO NESKENGAN ZIENTZIAREKIKO ETA TEKNOLOGIAREKIKO INTERESA PIZTEKO PROIEKTUA

Azkenengo asteko 7 saioetan DBHko 1. mailako ikasleek STEAM LH proiektuan parte hartu dute. Proiektuaren helburua, besteak beste, neskek gogoeta egitea eta ohartzea generoa ez dela erabakigarria garapen pertsonal edo profesionalean izan da. Horrela, beren kabuz jakin dute arlo zientifiko-teknologikoak eskaintzen dituen aplikazioak eta aukerak ez daudela emakume izatearen mende.
Haiekin parte hartu duen Tekno irakaslearen ustez, oso esperientzia baliogarria izan da. Agerian geratu da neskeek gehiago parte hartu behar dutela, gehienetan mutilek eramaten baitute protagonismoa. Neskak bakarrik egonda, ixiltasun gehiago lortzen da eta azalpen- mozketa gutxiago egoten dira.

Proiektu hau amaitzeko, ostegunean, ekainaren 17an, DBH 1 mailako ikasle guztiak IKASLAN plataformak antolatutako irteera batera joango dira.

  • DBH 1: A, B, C eta D taldeko ikasleak, Lanbide Heziketako San Jorge ikastetxera joango dira, eta hortxe antolatutako tailer ezberdinetan parte hartuko dute:

      1. Euskelec: Euskelec lehiaketan parte hartu duen ibilgailu elektrikoa   erakutsiko
      2. Elektrizitatea eta elektronika- DJ tailerra: denbora, konpasa eta esaldia bezalako kontzeptuak ikasiko dira eta DJ set bat sortuko da.
      3. Kimika-PCR: errotuladore baten tintaren pigmentuak deskonposatzeko kromatografia bat eta PCRaren azalpen bat.
      4. Fabrikazio mekanikoa-CNC fabrikazioa.
      5. Energia eta ur-energia berriztagarriak: eguzki-jarraitzailearekin egindako erakustaldia.
      6. Irudi pertsonala-Ezaugarriak: praktika egiten duten  espazioak erakutsiko dira eta bi makillaje sortzaile egingo dira.
    • DBH 1.E eta 1.F DBH 1: e eta F taldeko ikasleak Derioko Nekazaritza Eskolara joango dira eta nekazaritzari lotutako hainbat tailerretan parte hartuko dute. 
IKASLAN LH proiektuari buruz  jakin nahi baduzu, hemen informazio gehiago.
Sesioen laburpenaren bideoa ere iksui ahal duzue.

LGTBIQ: "BAGARA, BAGAUDE"

Gaur, maiatzaren 17a, astelehena, LGTBIQfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da, "BAGARA, BAGAUDE"  leloarekin, kolektibo horren ikusgarritasunean arreta jarriz.

DBHko lau mailetako tutoretzetan, gaiaren inguruan hausnartuko da, guztion erantzukizuna aldarrikatuz, jokabide homofobikoak saihesteko eta guztiekiko errespetua aldarrikatzeko.

Ikasgelan pasa diren bideoak ikus ditzakezue, Hezkidetzatik hautatutakoak: STAND UP (azpitituluak euskeraz); SILENCE HELPS HOMOPHOBIA (ingeleraz); STAND UP FOR YOUR FRIENDS (ingeleraz)


EMAKUMEAK MUSIKAN: ERAKUSKETAREN BIDEOA

Musika irakasgaian, DBHko 2 mailako ikasle batzuk "Emakume Musikariak Historian Zehar" landu dute. Apirilaren 19tik aurrera eta lau astetan, gure ikastetxeko pasabidean (A eta B eraikinekoan) erakusketa erakusgai egongo da. Honetaz gain, emakume hauen obra bat entzuteko aukera egongo da QR ak gehitu baitira. Emakume konpositoreak, joleak eta orkesta zuzendariak ezagutzeko aukerarik ezin hobea!!!

EMAKUMEAREN ETA NESKEN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN: JARDUERAK PLENTZIAN

 

Zientzia Emakumeen eta Neskeen Nazioarteko Eguna dela eta, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaleko Ikerketa Zentroaren eskutik, EHUko Plentziako Itsas Estazioak (PIE/ EHU) ekintza interaktibo bat eskaini nahi du haurtzaroan eta nerabezaroan bokazio zientifikoa sustatzeko, tokiko eta mundu osoko itsas ondare handia ezagutzera emateko, emakume ozeanografoen adibideak erakusteko eta gure zentroan egindako ikerketa zientifikoekin lotutako jarduerak ezagutarazteko.

Bi modutako ginkana ari gara prestatzen:  google earth sarbide libreko plataforma erabiliz, birtualki (otsailak 11an egingo genuke) eta kaleetatik presentzialki (otsailak 13-14 asteburuan, familiei zuzenduta). Horrela, ginkanan zehar, emakume zientzialari ezberdinak eta ozeanografiari lotutako beraien ekarpenak ezagutuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek erronkak eta probak gainditu beharko dituzte, itsasoaren inguruan eta kostaldearen garrantziaren inguruan zein itsasoak Euskal Herrian eskaintzen dizkigun baliabideen inguruan duten ezagutza hobetuz.