IKASLEAK GUGGENHEIMEAN

Atzo, otsailaren 22an,  Psikologiako ikasleak Guggenheimera joan ziren, "Emakumeak abstrakziogile" exposaketa ezagutzeko aukera izanda, museoko gida profesionalaren eskutik. Honi esker, orain arte ikustezin bilakaturiko hainbat emakumeren ekarpen eta artelanez gozatu dute". Bai irakasleak, Nagore eta Araceli, bai ikasleak oso gustora izan ziren.


OTSAILAK 25A


Hurrengo ostiralean, otsailaren 25ean, autobusak eguerdiko 14:10ean irtengo dira, Plentziako Ikastetxeak jardunaldi murriztua izateak eragiten baitu gure garraioen zerbitzua. DBHeko jardunaldia 14:05ean amaituko da. Hau guztia dela eta, aldaketa hauek egingo dira:

  • DBH 1 eta DBH 2. mailetan ez da emango azken saioa.

  • DBH 3 eta DBH 4.  mailetan klaseko ordutegia ez da aldatzen baina jantokiko zerbitzua ez da egongo.

  • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo.

IRISGARRITASUNA LANTZEN

Joan den astean, Bidaideak Elkarteko boluntarioek hitzaldi bat eman zuten institutuan,  gure hirien irisgarritasunaz eta mugikortasun murriztua duten pertsonek dituzten zailtasunez ikasleak kontzientziatzeko. Topaketa honek  gaur eko delekatuek egin duten irteeran jarraipena izan du. Ordubetez gurpil aulkian ibili dira gure herrietako, Gorlizko eta Plentziako kaleetan, egoera hori pairatzen dutenekin berdinduz eta mugikortasuna zailtzen duten puntu gorriak zein diren jabertuz: ateen estutasuna, eskailerak, espaloiaren beherapena, arrapala falta. Oztopo arkitektoniko horiek gurpil-aulkiko mendekoei eragiteaz gain, mugikortasun eskasa duten guztiei ere eragiten diete: adinekoei, makuluak dituzten pertsonei...