"ITSASO BETE ZIENTZIA " IRABAZLEAK

Pasa den Ekainaren 8an, arratsaldeko 19:00tan lehenengo mailako ikasle batzuk Itsasmuseora joan ziren  "ITSASO BETE ZIENTZIA" lehiaketaren diploma jasotzera. Ikasleek egindako "Mundua itotzen" eskulturak irabazi zuen. Egun horretan "itsasoaren eguna" zela eta, bertan antolatutako jaialdian parte hartu zuten. Irabazitako saria itsasmuseoan bisita gidatua eta itsasadarretik piraguan txangoa izan da. 

Hurrengo ikasturtean disfrutatzeko aukera izango dute."



Maketa honetan munduko itsasoetan dagoen kutsadura errepresentatu nahai dugu. Gure mundua egoera honetatik ateratzea gure esku dago. Eskultura honetan agertzen da esku bat mundua irudikatzen eta eskua plastikozko oleada batean barneratzen dago. Mundua literalki itotzen ari da plastikoan murgilduta. Are gehiago, badirudi zabor horretatik ihes egin nahi zuela, esku garbia bezala (ur urdina) kanpora ateraz.

Itotzen ari den munduaren etsipen hori ere irudikatu nahidugu, eta publikoa kontzientziatu gure itsaso eta ozeanoakzaintzeak duen garrantziaz, haien kontserbazioaren mesedetan. 


(DBH1 mailako ikasleak: Argi campo, Mare medagli, Irati Merino, Nayana Sanchez, Jia Qian Ye)

IRTEERA ETA EKINTZAK

 


Gogoratu nahi dizuegu ikastaroaren azken eskola-eguna datorren asteazkenean, hilak 21, dela (egun horretan 10: 30 autobusak aterako dira).
Gorputz Hezkuntzako Departamentuak hainbat irteera antolatu ditu mailakaa, taldearen kohesioa lantzeko, inguruko ingurune naturalak eta ariketa fisikoak baliaturik:

  • Ekainak 14: DBH3 Ermua Mendia + hondartza
  • Ekainak 16: DBH4 Urdaibai
  • Ekainak 19: DBH1 eta DBH2 Barrika
  • Ekainak 20: DBH1 eta DBH2 Gorliz pinudia + hondartza