jantokia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
jantokia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

OTSAILAK 25A


Hurrengo ostiralean, otsailaren 25ean, autobusak eguerdiko 14:10ean irtengo dira, Plentziako Ikastetxeak jardunaldi murriztua izateak eragiten baitu gure garraioen zerbitzua. DBHeko jardunaldia 14:05ean amaituko da. Hau guztia dela eta, aldaketa hauek egingo dira:

  • DBH 1 eta DBH 2. mailetan ez da emango azken saioa.

  • DBH 3 eta DBH 4.  mailetan klaseko ordutegia ez da aldatzen baina jantokiko zerbitzua ez da egongo.

  • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo.

JANTOKIA


Aste honetan, jantokian bazkaltzen geratzen direnei lehengo kuota pasatuko zaie. Gogoratu Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko jantokientzako janariaren prezioa ezartzen duela eta bi prezio ezberdinak daude: Garraiorako eskubidea duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 3,30 € eta Garraiorako eskubidea ez duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 4,60€koa da. Aldez aurretik abisatuta, nahiz eta apuntaturik ez egon, posible da egun soltetan jantokian bazkaltzea. Prezioa 5,20 €koa da.

Ikasturte osoko ordaindu beharrekoa 8 kuotatan banatzen dira, urritik maiatzera, denak zenbateko berekoak.Doikuntza bat behar izanez gero, ekainean egiten da. Ordainagiriak, hilabetearen lehenengo 10 egunetan pasatzen dira.

Jantokiko diru-laguntza eskatu duten ikasleei kuota normalak pasatuko zaizkie. Dirulaguntza Zentrura heltzen denean, ordaindutakoa itzuliko diegu.

Dena dela, ordaintzeko arazoren bat izanez gero, ikasturte hasieran idazkaritzarekin kontaktutan jarri.

APIRILAK 22AN: JANTOKIA

Bihar, apirilak 22an, sindikatuek grebaren deialdia dela, eskola-garraioak normaltasunez funtzionatuko du.

JANTOKIA, ordez, kontutan hartu hurrengoa: DBH2, DBH3 eta DBH4 mailetan ez da egongo zerbitzurik, beraz, etxetik janaria ekarri eta patioan bazkalduko dute. DBH1 ikasleentzako ez da egongo eranginik.