DBHN IKASTEN DUTEN BIZKAIKO NESKENGAN ZIENTZIAREKIKO ETA TEKNOLOGIAREKIKO INTERESA PIZTEKO PROIEKTUA

Azkenengo asteko 7 saioetan DBHko 1. mailako ikasleek STEAM LH proiektuan parte hartu dute. Proiektuaren helburua, besteak beste, neskek gogoeta egitea eta ohartzea generoa ez dela erabakigarria garapen pertsonal edo profesionalean izan da. Horrela, beren kabuz jakin dute arlo zientifiko-teknologikoak eskaintzen dituen aplikazioak eta aukerak ez daudela emakume izatearen mende.
Haiekin parte hartu duen Tekno irakaslearen ustez, oso esperientzia baliogarria izan da. Agerian geratu da neskeek gehiago parte hartu behar dutela, gehienetan mutilek eramaten baitute protagonismoa. Neskak bakarrik egonda, ixiltasun gehiago lortzen da eta azalpen- mozketa gutxiago egoten dira.

Proiektu hau amaitzeko, ostegunean, ekainaren 17an, DBH 1 mailako ikasle guztiak IKASLAN plataformak antolatutako irteera batera joango dira.

  • DBH 1: A, B, C eta D taldeko ikasleak, Lanbide Heziketako San Jorge ikastetxera joango dira, eta hortxe antolatutako tailer ezberdinetan parte hartuko dute:

      1. Euskelec: Euskelec lehiaketan parte hartu duen ibilgailu elektrikoa   erakutsiko
      2. Elektrizitatea eta elektronika- DJ tailerra: denbora, konpasa eta esaldia bezalako kontzeptuak ikasiko dira eta DJ set bat sortuko da.
      3. Kimika-PCR: errotuladore baten tintaren pigmentuak deskonposatzeko kromatografia bat eta PCRaren azalpen bat.
      4. Fabrikazio mekanikoa-CNC fabrikazioa.
      5. Energia eta ur-energia berriztagarriak: eguzki-jarraitzailearekin egindako erakustaldia.
      6. Irudi pertsonala-Ezaugarriak: praktika egiten duten  espazioak erakutsiko dira eta bi makillaje sortzaile egingo dira.
    • DBH 1.E eta 1.F DBH 1: e eta F taldeko ikasleak Derioko Nekazaritza Eskolara joango dira eta nekazaritzari lotutako hainbat tailerretan parte hartuko dute. 
IKASLAN LH proiektuari buruz  jakin nahi baduzu, hemen informazio gehiago.
Sesioen laburpenaren bideoa ere iksui ahal duzue.

SELEKTIBITATEKO EPAIMAHIAK


Hurrengo astean EBAUren azterketak izango dira, asteartean 8an, asteaskenean 9an eta ostegunean 10ean. 
Gaur argitaratu dute zein epaimahaitan egin behar duen ikastetxe bakoitzak, gure ikasleek 2 EPAIMAHIAN, ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIAN FAKULTATEAN.
Kontuan izan behar duzue aurkezpenak taldeka egiten direla (kontsultatu HEMEN abizenaren araberako ordu-tarteak), eta COVID prebentziorako neurriak ere bai.
Frogari buruzko informazio osoa (egutegia, ordutegiak, emaitzak...) EHUren orrialde  honetan kontsultatu ahal dira.
Zalantzaren bat izanez gero, deitu gure Idazkaritzara