ZIENTZIA AZOKA




Datorren ostegunean, maiatzaren 26an, "Zientzia Azoka" ren 1. edizioa izango da. Bertan, gure ikasleek ikasturte honetan egindako esperimentu eta proiektu ezberdinen erakusketa ikusi ahal izango da.

Arlo zientifiko eta artistikoko proiektuetan egindako maketak, hologramak, esperimentuak... ikusgai daude,  Fisika eta Kimika, Biologia eta Geologia, Teknologia eta Plastika, arloetan.


Erakusketa mailaka antolatuko da, eta hurrengo txandak daude: 11: 20tik 12:15era DBHko Lehen ziklorako; 12:15etik 13:10era DBH3 eta BH4; eta azkenik, 13:10tatik 14:05era batxilergoko ikasleentzat eta familientzat.

ETOR ZAITEZTE, ZUEN ZAIN GAUDE!!!

IKASLE BERRIEN FAMILIENTZAKO BILERA INFORMATIBOA


Hurrengo astelehenean, maiatzaren 16an, aurrez aurreko guraso bilera informatiboak egongo dira, aurten L.H. 6 mailan dauden eta hurrengo ikasturtean gure ikastetxean ikasiko dutenen ikasleen familientzako.

Gomendatzen dizuegu ikasle bakoitzaren ordezko legal bakarra etortzea, ahal den neurrian.

Ordutegi eta txandak hurrengoak dira:
    • Gorliz, Lemoiz eta beste ikastetxe batzuetakoak, 16:30etan.
    • Urduliz eta Plentziakoak, 18:00etan.

Lekua: A 210 gelan.

16:00etatik aurrera, ikastetxeko parkinga zabalik egongo da.

BIZKAIGANE IRTEERA


DBH 3 mailako talde guztiek Natur zientziako irakasleek lagunduta "Bizkaiganeko Kooperatiba" bisitatu zuten joan den ostegunean. 

Goiz osoa eman zuten paraje izugarri honetan,  abeltzaintza ekologikoa ezagutuz, esneki ekologiko produkzioaren bidez, elikadura osasuntsu, arduratsu eta kalitatezkoa sortuz. 

Dena garapen jasangarriarekin lotuta.