ABENDUKO AZKEN ESKOLA-EGUNEN ANTOLAKETA

ABENDUKO AZKEN ESKOLA-EGUNEN ANTOLAKETA

Gabonetako oporraldiak Abenduaren 24tik eta urtarrilaren 8ra arte  izango dira.

Abenduaren 22an, ostegunean,  Plentziako Eskolako klaseak 15:00 etan amaituko direnez, gure ikastetxeko autobusen irteera berrantolatu izan behar dugu, parkinga partekatzen dugu eta. DBHen klaseak amaituko dira 14:05 ean, eta autobusak 14:10 ean irtengo dira. 

Horregatik, ostegunean, etzi, hurrengo aldaketak egongo dira:
    • DBH 1 eta DBH 2 mailetan, azkenengo klase ordua ez da emango.
    • DBH 3 eta DBH 4 mailetan, jantoki zerbitzua ez da egongo (eta kuota osoa bueltatuko zaie)
    • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo.
  • Abenduaren 23an, ostiralean
    • Lehenengo orduan klase egongo da eta 09:10ean 2. Batxiko ikasleek antolatutako Gabon Jaiari hasiera emango diogu.
    • Ekitaldia 12:00etan amaituko da guztiontzako eta autobusak ordu horretan irtengo dira. (Jantoki zerbitzua ez da egongo)

SOILIK BAI DA BAI


Pasa den azaroaren 25ean , Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zelako jarduera bat egin genuen gure institutuan emakume askok jasaten duten indarkeria matxistaren egoeraren inguruan ikasleak sentsibilizatzeko asmoarekin.

Gure ikasleek beren sentimenduak eta emozioak,egoera honen aurrean, idazteko aukera izan zuten eta kartel hauetan islatuta geratu zen.

Denok ados egon ginen ezetz esateko modu asko daudela baina bat bakarra ulertzeko eta “bakarrik bai dela baietz”.