SORMEN TAILERRA ALONDEGIAN

DBH 3, 4 eta 1.Batxilergoko ikasle batzuk Alondegira joan dira eta bertan  " Huts Egite Saiakerak" sormen tailerrean 
parte hartu dute, Txakur Gorriak taldearen eskutik, taldeko dinamiken bidez. Ahalik eta modurik askeenean, hitza eta irudiarekin rekin jolastu, beraien emozioak margozten amituz. Tailerra eta gero Azkuna Zentrutik bisita gidatua izan dute, Mediateka, Bastida Aretoa... Oso gustora egon dira eta benetan gozatu dute jarduera honetan parte hartzen

JOSEBA IRAZOKI MUSIKARIA GURE IKASTETXEAN



Aste honetan, DBH 3 mailako bi taldeko ikasleak Joseba Irazokiren HITZALDI-MUSIKATU batean egon dira. Musikariak azaldu die zein izan den bere ibillbide musikala, txikitatik gaur egun arte. Haieran Musika Eskolan ez zuen oso gustoko, baina pixnaka pixkana, gaztaroan gogoz hartu zuen. Gaur egunean j
oera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa. Oso gustora egon dira gure ikasleak bere pasadizoak entzuten.

KRISTALIZAZIO PROIEKTUA: KRISTALEEN MAKETAK


Kultura Zientifikoko Batxi 1. mailako ikasleek egindako maketen erakusketa Oiarbideko Natur Zientzietako Laborategian ikusi ahal da. Maketetan ikus ditzakegu kristalizazio proiektuko emaitzak: beraiek egindako kristalak era polit eta original batean erakutsita, bideoan agertzen den moduan.

LIBURUAREN EGUNA

Gaur apirilaren 21 Liburuaren Eguna ospatzen dugu. Irakasleek saio guztietako lehengo 10 minututan liburu baten orrialde batzuk irakurri dizkiete ikasleei. Ikastetxeko lau hizkuntzetako testu literarioak entzun ahal izan dira. Ea irakurzaletasuna pixten zaien !!

APIRILAK 22AN: JANTOKIA

Bihar, apirilak 22an, sindikatuek grebaren deialdia dela, eskola-garraioak normaltasunez funtzionatuko du.

JANTOKIA, ordez, kontutan hartu hurrengoa: DBH2, DBH3 eta DBH4 mailetan ez da egongo zerbitzurik, beraz, etxetik janaria ekarri eta patioan bazkalduko dute. DBH1 ikasleentzako ez da egongo eranginik.

EMAKUMEAK MUSIKAN: ERAKUSKETAREN BIDEOA

Musika irakasgaian, DBHko 2 mailako ikasle batzuk "Emakume Musikariak Historian Zehar" landu dute. Apirilaren 19tik aurrera eta lau astetan, gure ikastetxeko pasabidean (A eta B eraikinekoan) erakusketa erakusgai egongo da. Honetaz gain, emakume hauen obra bat entzuteko aukera egongo da QR ak gehitu baitira. Emakume konpositoreak, joleak eta orkesta zuzendariak ezagutzeko aukerarik ezin hobea!!!

BATXILERGOKO AURREMATRIKULA: BESTE IKASTETXETAKO IKASLEAK


Apirilaren 12 tik 23era 2021-2022 ikasturterako batxilergoko aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da. Kasu honetan beste ikastetxeko ikasleentzako deialdia da. Informazio eta esteka guztiak aurkitu ahal dira hurrengo aurkezpenean.