bekak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bekak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN: 2023KO UDA

 

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan berriro jarri du martxan Hezkuntza Sailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko jarraibideak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik (15/11/2022-14/12/2022).

HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN: 2022KO UDA


Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan berriro jarri du martxan Hezkuntza Sailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko jarraibideak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik (2021/10/23-2021/11/22).

BEKA: GAILU DIGITALAK

 

Gailu digitalak erosteko laguntzak eskatzeko deialdia ireki da.
Informazio osoa Hezkuntzako esteka honetan irakur dezakezue. Aurreko deialdietan bezala, honako hau azpimarratu behar da:

  • 2020-2021 ikasturtean material-bekadun izan diren eta aurreko deialdietan laguntza horri heldu ez dioten familiei zuzenduta dago.
  • Eskaera egiteko epea: irailaren 24tik urriaren 25era.
  • Ordenagailua erosteko data: faktura 2020ko azaroaren 16tik ebazpena eman eta hilabetera artekoa izan behar da.
Gainerako bekak bezala, on-line kudea daiteke, ziurtagiri elektronikoaren bidez edo ikastetxeko idazkaritzan.

BEKAK: IKASKETA BEKA ETA LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK


Unibertsitatez kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beketarako eta laguntzetarako deialdiaren epea zabalik dago irailaren 30era arte. (Materiala eta Jantokia)

Administrazio-kudeaketa askok bezala, eskatzaileek Ziurtagiri Digitala badute, prozesu osoa on-line egin dezakete, ikastetxean egotea saihestuz.

IKASTETXERA ETORTZEKO GOMENDIOA:
Idazkaritzako ordutegia: 09:00etik 14:00 etara.
Gogoratu baldintzak zeintzuk diren:

  • 2020-2021ko ikasturteko beka-eskatzaileak. ikasturteko lehen egunetan, tutoreak inprimakiak emango dizkie ikasleei. Familiak inprimakian agertzen diren datuak konprobatu ondoren, eta datuak zuzenak badira, PROZESUA AMAITUTZAT EMAN BEHAR DUTE, inprimakian agertzen den kodea sartuz helbide honetan. (Ikastetxeko Idazkaritzan ere entregatu ahal da). 
        Aldaketaren bat egin nahi edo behar izanez gero, Ikastetxeko Idazkaritzan                aurrez aurre egitea gomendatzen dizuegu.
  • 2021-2022 ikasturteko beka-eskatzaile berriak. Hurrengo eratan egin ahal dituzte tramiteak:
    • Eskaera on-line : imprimakia bete, eskatzen den informazioa eskaneatu eta prozesua amaitutzat eman.(GORDE/ERREGISTRATU). 2021-2022ko ikasturteko beka-eskatzaile berriak
    • On-line bete eskabidea eta Ikastetxeko Idazkaritzan entregatu.
    • Ikastetxeko idazkaritzan imprimakiak bete, eta deialdian eskatzen diren dokumentazioa ekarri NANarekin batera.
Informazio gehiago HEZKUNTZA ORRIALDEAN