BEKA: GAILU DIGITALAK

 

Gailu digitalak erosteko laguntzak eskatzeko deialdia ireki da.
Informazio osoa Hezkuntzako esteka honetan irakur dezakezue. Aurreko deialdietan bezala, honako hau azpimarratu behar da:

  • 2020-2021 ikasturtean material-bekadun izan diren eta aurreko deialdietan laguntza horri heldu ez dioten familiei zuzenduta dago.
  • Eskaera egiteko epea: irailaren 24tik urriaren 25era.
  • Ordenagailua erosteko data: faktura 2020ko azaroaren 16tik ebazpena eman eta hilabetera artekoa izan behar da.
Gainerako bekak bezala, on-line kudea daiteke, ziurtagiri elektronikoaren bidez edo ikastetxeko idazkaritzan.