ESKERRAK EMATEKO GUTUNA

 

Ane Velascok, Elikagaien Bankuko koordinatzaileak, hurrengo eskutitza bidali digu:

Jaun andere agurgarriak:
Eskerrak eman nahi dizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2021erako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 221 zentruetan doako 3.850 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 25.274 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu.
Dokumentua paperean sinatuta behar izatekotan, jakinarazi egiguzue arren.

Horrenbestez,

Ana Velasco (Elikagaien Bankuko koordinatzailea)

JAINGAI ELKARTEAREKIN ELKAR-LANA

Joan den ostegunean, zenbait ikaslek jangelatik soberako jogurtak eraman zituzten Jangai Elkartera (udalerriko behartsuei elikadura-laguntza ematen dien elkartea).

Ahal den guztietan halako donazioa egiten da, adibidez, beste batzuetan fruta-kaxak eraman dira.Elkarteko lokalean boluntarioek funtzionamendua azaltzen diete ikasleei, baita elikagaien antolaketa, bilketa eta banaketa. Ondoren, ikasleek informazio horI ikaskideei helarazten diete tutoretza-saioetan.

30 Agendak mota guztietako ekimenak sustatzen ditu elikagaiak alferrik ez galtzeko eta zaurgarritasun-egoeran dauden biztanleek elikadura nahikoa izan dezaten.


HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN: 2022KO UDA


Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan berriro jarri du martxan Hezkuntza Sailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko jarraibideak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik (2021/10/23-2021/11/22).

ENTREPRESETARA IRTEERAK

 

Pasa den ostegunean, urriaren 28an, IKASLANak antolatutako irteeran DBH 4 mailako ikasleek partu hartu dute. 4 enpresetara joan dira: DIBAL S.A. Derio (Balantzak eta etiketadorak dendetarako); IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. Amorebieta Etxano ( Ebaketa erremintak: Barautzak (Brokak) etab); DECOLETAJE Y FIJACIƓN S.L. Arrigorriaga  (Torno bidez lortutako piezak ) eta INGETEAM POWER SOLUTION Zamudio (Energia transformazioa…). STEAM proiektutik industria gazteei hurbildu nahi zaie, beren bokazio teknologikoa esnatzen Irteera honetan sektoreko berezko ezaugarriak ezagutu ahal izan dituzte.