ikasleen jarduera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikasleen jarduera etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

SOILIK BAI DA BAI


Pasa den azaroaren 25ean , Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zelako jarduera bat egin genuen gure institutuan emakume askok jasaten duten indarkeria matxistaren egoeraren inguruan ikasleak sentsibilizatzeko asmoarekin.

Gure ikasleek beren sentimenduak eta emozioak,egoera honen aurrean, idazteko aukera izan zuten eta kartel hauetan islatuta geratu zen.

Denok ados egon ginen ezetz esateko modu asko daudela baina bat bakarra ulertzeko eta “bakarrik bai dela baietz”. 

IRISGARRITASUNA LANTZEN

Joan den astean, Bidaideak Elkarteko boluntarioek hitzaldi bat eman zuten institutuan,  gure hirien irisgarritasunaz eta mugikortasun murriztua duten pertsonek dituzten zailtasunez ikasleak kontzientziatzeko. Topaketa honek  gaur eko delekatuek egin duten irteeran jarraipena izan du. Ordubetez gurpil aulkian ibili dira gure herrietako, Gorlizko eta Plentziako kaleetan, egoera hori pairatzen dutenekin berdinduz eta mugikortasuna zailtzen duten puntu gorriak zein diren jabertuz: ateen estutasuna, eskailerak, espaloiaren beherapena, arrapala falta. Oztopo arkitektoniko horiek gurpil-aulkiko mendekoei eragiteaz gain, mugikortasun eskasa duten guztiei ere eragiten diete: adinekoei, makuluak dituzten pertsonei...


JAINGAI ELKARTEAREKIN ELKAR-LANA

Joan den ostegunean, zenbait ikaslek jangelatik soberako jogurtak eraman zituzten Jangai Elkartera (udalerriko behartsuei elikadura-laguntza ematen dien elkartea).

Ahal den guztietan halako donazioa egiten da, adibidez, beste batzuetan fruta-kaxak eraman dira.Elkarteko lokalean boluntarioek funtzionamendua azaltzen diete ikasleei, baita elikagaien antolaketa, bilketa eta banaketa. Ondoren, ikasleek informazio horI ikaskideei helarazten diete tutoretza-saioetan.

30 Agendak mota guztietako ekimenak sustatzen ditu elikagaiak alferrik ez galtzeko eta zaurgarritasun-egoeran dauden biztanleek elikadura nahikoa izan dezaten.


PLENTZIAKO ITSASADARREKO PLASTIKOEN GARBIKETA

Aste honetan, DBHko 3. mailako talde batek Plentziako itsasadarreko plastikoen garbiketan parte hartu du. Aurrekoetan egin den bezala, Goazenup Elkarteak, higiene- eta osasun-neurriak betetzen direla bermatuz, boluntariotza-jarduera bat antolatu du. Jarduera horretan, gure ikasleek beren aletxoa jarri dute, eta botilak, ontziak eta plastiko-hondarrak garbitu dituzte. Ekintza horrek, beste behin ere, agerian uzten du institutuak Agenda 2030en helburuetan duen inplikazioa.

Bideoa ere hemen ikusgarri:



ACTIVITY BREAKS: IKASI MUGITUZ

Atzo, maitzak 5ean, ETB ikastetxera etorri zen IKASI MUGITUZ ikerketa-ekimenaren grabazioa egiteko. Izan ere, proiektua DBHko Euskara eta Literatura saioetan garatzen ari da DBH 2Bko ikasleekin: klase ematen ari direla eten bat egiten dute. Ikasleak zutik jarri eta gorputza erabiliz, hizkuntzarekin jolasteaz batera hobeto ikasi egiten dute, hau baita proiektuaren helburua. Adibidez: euskara klasean xuxurla hitza aipatu eta gorputzarekin X bat osatu behar dute; edo Z hizkia entzutean sentadilla egin behar dute… Jarduerak 10 minutu irauten du.  Guzti honek  klasea eten, gorputza bizkortu eta konzentrazioa areagotzeko balio omen du. Erreportajea ETBn ikusi ahal izango dugu asteburuan.

 

KRISTALIZAZIO PROIEKTUA: KRISTALEEN MAKETAK


Kultura Zientifikoko Batxi 1. mailako ikasleek egindako maketen erakusketa Oiarbideko Natur Zientzietako Laborategian ikusi ahal da. Maketetan ikus ditzakegu kristalizazio proiektuko emaitzak: beraiek egindako kristalak era polit eta original batean erakutsita, bideoan agertzen den moduan.

LIBURUAREN EGUNA

Gaur apirilaren 21 Liburuaren Eguna ospatzen dugu. Irakasleek saio guztietako lehengo 10 minututan liburu baten orrialde batzuk irakurri dizkiete ikasleei. Ikastetxeko lau hizkuntzetako testu literarioak entzun ahal izan dira. Ea irakurzaletasuna pixten zaien !!

EMAKUMEAK MUSIKAN: ERAKUSKETAREN BIDEOA

Musika irakasgaian, DBHko 2 mailako ikasle batzuk "Emakume Musikariak Historian Zehar" landu dute. Apirilaren 19tik aurrera eta lau astetan, gure ikastetxeko pasabidean (A eta B eraikinekoan) erakusketa erakusgai egongo da. Honetaz gain, emakume hauen obra bat entzuteko aukera egongo da QR ak gehitu baitira. Emakume konpositoreak, joleak eta orkesta zuzendariak ezagutzeko aukerarik ezin hobea!!!