agenda 2030 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
agenda 2030 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

BIZKAIGANE IRTEERA


DBH 3 mailako talde guztiek Natur zientziako irakasleek lagunduta "Bizkaiganeko Kooperatiba" bisitatu zuten joan den ostegunean. 

Goiz osoa eman zuten paraje izugarri honetan,  abeltzaintza ekologikoa ezagutuz, esneki ekologiko produkzioaren bidez, elikadura osasuntsu, arduratsu eta kalitatezkoa sortuz. 

Dena garapen jasangarriarekin lotuta.


ISUSKITZAKO BASO JANGARRIAN : BIHAR AUZOLAN LANDAKETA

Larunbat honetan, hilak 12, auzolanean sagarrondo batzuk landatuko duguz Isuskitzamendiko tontorraren inguruan, Plentziako herri lurretan.
Iaz hasitako egitasmoa jarraituz, eukaliptala zana Baso Jangarria bihurtzen ari gara Plentziko institutua, udala eta Hazien Sarea elkartearen gidaritzapen teknikoarekin, dana Plentziko Herri Lurrak elkartearen koordinaziopean. Baso Jangarriak lur sail osoa (6.000 mt) hartuko du, bertako barietatezko frutarbol eta  frutuzko zuhaizkekin landatuta denon gozamenerako.
Hontan, lekua eta egitasmoa ezagutu nahi duen orori zabaltzen diogu auzolan deia.

Plentziko metro geltoki ondoan larunbatean, 10:00tan, ez baduzue heltzeko bidea ezagutzen, eta kotxeak optimizatzeko asmoz.
Atxurra baduzue, ekarri! 

IRISGARRITASUNA LANTZEN

Joan den astean, Bidaideak Elkarteko boluntarioek hitzaldi bat eman zuten institutuan,  gure hirien irisgarritasunaz eta mugikortasun murriztua duten pertsonek dituzten zailtasunez ikasleak kontzientziatzeko. Topaketa honek  gaur eko delekatuek egin duten irteeran jarraipena izan du. Ordubetez gurpil aulkian ibili dira gure herrietako, Gorlizko eta Plentziako kaleetan, egoera hori pairatzen dutenekin berdinduz eta mugikortasuna zailtzen duten puntu gorriak zein diren jabertuz: ateen estutasuna, eskailerak, espaloiaren beherapena, arrapala falta. Oztopo arkitektoniko horiek gurpil-aulkiko mendekoei eragiteaz gain, mugikortasun eskasa duten guztiei ere eragiten diete: adinekoei, makuluak dituzten pertsonei...


GOAZENUP ETA GORLIZKO UDALAREN EKINTZA

Goazen up eta Gorlizko Udalak luzatzen diguten informazioa  jakinarazten dizuegu:


ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU HAU GELDITZEKO!!!

 

 Kaixo!

Idazki honen bidez, Gorlizko Sertutxena aretoan ospatuko dugun kontzientziazio hitzaldiaren berri eman nahi dizuegu. Ekitaldia URAren laguntzarekin egingo dugu eta bi zati desberdinak izango ditu:

  • “Jan mundua, ez plastikoa” - Goazenup

  • “Erantzukizun partekatua, ingurune urtarraren kontserbazioan jarduteko estrategia gisa”  - URA

 

Noiz? - Abenduak 16, osteguna.

Zer ordutan? - Arratsaldeko 18tatik 19tara 

 

Honekin batera, Abenduaren 19an, igandea, plastiko garbiketabat antolatu dugu Gorlizen, pinudia, itsasargirako bideak, hondartza eta itsaslabarrak garbitzeko. 

 

Goizeko 11etan bilduko gara Astondoko aparkalekuan eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen dizuegu.

 

Izenburuak adierazten duenez, zuen laguntza eta partehartzea ezinbestekoa da mundu garbiago eta hobea lortzeko.

 

Hori dela eta, ekitaldi hau ikasleen artean zabaldu eta etortzen animatzea bihotz-bihotzez eskertuko genizueke. Posta elektroniko honetan apuntatu ahal zarete: goazenup@gmail.com

 

Bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.

 

Ordurarte, ondo izan!

ESKERRAK EMATEKO GUTUNA

 

Ane Velascok, Elikagaien Bankuko koordinatzaileak, hurrengo eskutitza bidali digu:

Jaun andere agurgarriak:
Eskerrak eman nahi dizuegu emandako elikagaiengatik.
Zuen elkartearen eta parekoak diren elkarteen lankidetzari esker, Elikagai Bankuak 2021erako finkatutako helburuak beteko ditu. Horrez gain, Bizkaiko 221 zentruetan doako 3.850 tona banatzen dira, beren ardurapean premian dauden 25.274 pertsona dituztelarik.
Kaltetuekin elkartasun ekintza honetan zuen laguntzarekin jarraitzea espero dugu. Jakin ezazue gure babesa duzuela. Jasangarritasun arrazoiengatik, jakinarazpenak posta elektronikoz bidaltzen ditugu.
Dokumentua paperean sinatuta behar izatekotan, jakinarazi egiguzue arren.

Horrenbestez,

Ana Velasco (Elikagaien Bankuko koordinatzailea)

JAINGAI ELKARTEAREKIN ELKAR-LANA

Joan den ostegunean, zenbait ikaslek jangelatik soberako jogurtak eraman zituzten Jangai Elkartera (udalerriko behartsuei elikadura-laguntza ematen dien elkartea).

Ahal den guztietan halako donazioa egiten da, adibidez, beste batzuetan fruta-kaxak eraman dira.Elkarteko lokalean boluntarioek funtzionamendua azaltzen diete ikasleei, baita elikagaien antolaketa, bilketa eta banaketa. Ondoren, ikasleek informazio horI ikaskideei helarazten diete tutoretza-saioetan.

30 Agendak mota guztietako ekimenak sustatzen ditu elikagaiak alferrik ez galtzeko eta zaurgarritasun-egoeran dauden biztanleek elikadura nahikoa izan dezaten.


PLENTZIAKO ITSASADARREKO PLASTIKOEN GARBIKETA

Aste honetan, DBHko 3. mailako talde batek Plentziako itsasadarreko plastikoen garbiketan parte hartu du. Aurrekoetan egin den bezala, Goazenup Elkarteak, higiene- eta osasun-neurriak betetzen direla bermatuz, boluntariotza-jarduera bat antolatu du. Jarduera horretan, gure ikasleek beren aletxoa jarri dute, eta botilak, ontziak eta plastiko-hondarrak garbitu dituzte. Ekintza horrek, beste behin ere, agerian uzten du institutuak Agenda 2030en helburuetan duen inplikazioa.

Bideoa ere hemen ikusgarri:



ESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA ESKURATU DUGU

 

Ekonomia Garapen, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak, alde batetik, eta Hezkuntza Sailak bestetik hurregoa jakinarazi digute:

"Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioaren galdetegia aztertu ondoren, eta auditoria-bisita egin eta gero, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaritzak, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzak, eta Ingurugelak zoriontzen zaituztete egindako lanagatik eta erakutsitako interesagatik, eta horrek hobekuntzarekiko inplikazioa eta jasangarritasunerantz joateko konpromisoa iradokitzen dizue.

Ikastetxearen jasangarritasunari buruzko alderdiak aztertu ondoren, agerian geratu da koherentea dela eguneroko jardunean Eskola Agenda 2030 programaren helburuekin. Hori guztia Ebaluazio Batzordeak erabakitzen du: “ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA"


PLASTIKOA MURRIZTEKO 4. ERRONKA


Agenda 2030ek erronka berri bat luzatu digute:
familiak erosketak egiterakoan  kontsumitzen dituzten plastikoan ontziratutako produktuen kopuruaz jabetzea, -plastikozko poltsa eta beste bilgarri batzuez gain.
Gainera, Sporarekin (Ingurumen Aholkularitza) elkarlanean egonda, joan den ostiralean galdetegi bat bidali zitzaien familiei (DBHko ikasleei eta euskeraz soilik), etxeetako birziklapenari buruzko galderak erantzutearekin batera, ditugun ohitureei buruz hausnartzeko.
Azterlan horren emaitzak jakinaraziko dizkizuegu.