Joan den astean, Bidaideak Elkarteko boluntarioek hitzaldi bat eman zuten institutuan, gure hirien irisgarritasunaz eta mugikortasun murriztua duten pertsonek dituzten zailtasunez ikasleak kontzientziatzeko. Topaketa honek gaur eko delekatuek egin duten irteeran jarraipena izan du. Ordubetez gurpil aulkian ibili dira gure herrietako, Gorlizko eta Plentziako kaleetan, egoera hori pairatzen dutenekin berdinduz eta mugikortasuna zailtzen duten puntu gorriak zein diren jabertuz: ateen estutasuna, eskailerak, espaloiaren beherapena, arrapala falta. Oztopo arkitektoniko horiek gurpil-aulkiko mendekoei eragiteaz gain, mugikortasun eskasa duten guztiei ere eragiten diete: adinekoei, makuluak dituzten pertsonei...