ZUGARRAMURDIN EGONALDIA


Aste honetan, ikastetxeko ekimenen artean, DBH 1mailako ikasleekin Martxoaren 6tik 8ra eta 8tik 10era Zugarramurdira joango gara, Graxiana Sorginen Aterpera. Bidaiaren helburu nagusien artean, elkarbizitza sustatzea, talde dinamikak egitea, naturaz gozatzea, ikasleen arteko harremanak sendotzea, euskaraz bizitzea eta euskararekin eta euskal kulturarekin gozatzea. Beste ekintza askoren artean hona hemen ikasleek egingo dutena:


  • Zugarramurdi ezagutzeko ginkana

  • Sendabelar tailerra

  • Mendi irteera.

  • Hegaztien ekintza/ Interpretazio zentroa

  • Talde jolas sorginduak

  • Zugarramurdiko lezeetara bisita eta akelarrea.


PRIMERAN PASATUKO DUTE!!

INDUSTRIA ERRONKA BISITAK


Uribe-Kosta BHIk Industria Erronkan parte hartzen 
du Bizkaiko industria ezagutzeko, CAF-enpresaren esku

2022-23ko Industria eta Ingenieritza/Zientzietako ikasleek CAF eta MESA enpresen instalazioak bisitatu dituzte, Industria Erronka proiektuaren barruan.

Proiektu hori Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolatu du, prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko, eta, hala, STEM bokazioak sustatzeko. Uribe Kosta BHIk proiektu honetan parte hartzen du, beste 30 ikastetxe eta lanbide-heziketako zentrorekin batera. Horiek Bizkaia osoan erreferentzia diren 50 industria enpresa baino gehiago bisitatuko dituzte.

Proiektu honi buruzko eguneratze guztiak industriaerronka.eus webgunearen eta sare sozial propioen bidez egin ditzakezu Instagramen (@industria_RNK).
IndustriaErronka.eus
#Industria_RNK

ORIENTA PROGRAMA

 Astelehenean, hilak 16, egindako informazio-bileran, ikastetxeko orientatzaileek "Orienta" programa aipatu zuten. 

Tresna hori oso baliogarria da, besteak beste, DBHko 4. mailatik hasi eta unibertsitate-ikasketetaraino dagoen hezkuntza-eskaintza kontsultatzeko. 

Bai ikasleak bai familiak hemendik sar zaitezkete oraintatzaileei email bat idaliz (minori@uribekostabhi.com)


ORIENTA programa (" Acceso Centros Docentes")

ABENDUKO AZKEN ESKOLA-EGUNEN ANTOLAKETA

ABENDUKO AZKEN ESKOLA-EGUNEN ANTOLAKETA

Gabonetako oporraldiak Abenduaren 24tik eta urtarrilaren 8ra arte  izango dira.

Abenduaren 22an, ostegunean,  Plentziako Eskolako klaseak 15:00 etan amaituko direnez, gure ikastetxeko autobusen irteera berrantolatu izan behar dugu, parkinga partekatzen dugu eta. DBHen klaseak amaituko dira 14:05 ean, eta autobusak 14:10 ean irtengo dira. 

Horregatik, ostegunean, etzi, hurrengo aldaketak egongo dira:
    • DBH 1 eta DBH 2 mailetan, azkenengo klase ordua ez da emango.
    • DBH 3 eta DBH 4 mailetan, jantoki zerbitzua ez da egongo (eta kuota osoa bueltatuko zaie)
    • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo.
  • Abenduaren 23an, ostiralean
    • Lehenengo orduan klase egongo da eta 09:10ean 2. Batxiko ikasleek antolatutako Gabon Jaiari hasiera emango diogu.
    • Ekitaldia 12:00etan amaituko da guztiontzako eta autobusak ordu horretan irtengo dira. (Jantoki zerbitzua ez da egongo)

SOILIK BAI DA BAI


Pasa den azaroaren 25ean , Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna zelako jarduera bat egin genuen gure institutuan emakume askok jasaten duten indarkeria matxistaren egoeraren inguruan ikasleak sentsibilizatzeko asmoarekin.

Gure ikasleek beren sentimenduak eta emozioak,egoera honen aurrean, idazteko aukera izan zuten eta kartel hauetan islatuta geratu zen.

Denok ados egon ginen ezetz esateko modu asko daudela baina bat bakarra ulertzeko eta “bakarrik bai dela baietz”. 

HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN: 2023KO UDA

 

Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan berriro jarri du martxan Hezkuntza Sailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago

Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko jarraibideak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik (15/11/2022-14/12/2022).

PSIKO-HEZKUNTZA ZERBITZUA

IGEtik zugana jotzen dugu topaketa bat egingo dugula kontatzeko. Iazko ikasturtean egin genuen bezala, Beatriz Villar (institutuko psikohezitzailea) izango da gurekin. Topaketan, Beatriz Villarrek kontatuko digu egiten duen lana zertan datzan, ikasleek dituzten beharrak zein diren eta zelan lantzen dituen. Horrez gain, bere lan-esperientzian oinarritutako baliabide erabilgarri batzuk emango dizkigu.

Topaketa azaroaren 17an izango da, 18:00etan, A210 gelan.

Zain izango gaituzue.

BORDEAUX BIDAIA/ VOYAGE


Cette année, enfin, nous avons voyagé en France du 26 au 28 octobre. 

Nous  avons profité du beau temps pour visiter le château de Roquetaillade à Mazères, parcourir les rues de  la ville de Bordeaux avec ses magnifiques bâtiments, ses monuments, ses quartiers, sa rivière…. puis grimper la dune du Pilat à Arcachon.

Pendant le voyage nous avons eu l’occasion de mettre en pratique nos connaissances en français, nous nous sommes très bien amusés!!!

Aurten Frantziara bidaia egin dugu urriaren 26tik 28ra. Frantseseko DBH4 eta Batxilergo 1. eta 2.mailako ikasleek eguraldi ona aprobetxatu dugu Bordeleko hiriko kaleetan zehar murgiltzeko, Roquetaillade gaztelua bisitatzeko eta Arcachonen “dune du Pilat” ra igotzeko.


Bidaian zehar frantsesez ikasitakoa praktikan jarri dugu eta primeran pasatu dugu!!!


OOG BERRIZTAPENA


Aurten OGG do Eskola Kontseiluko berriztapen prozesua egin beharra dago. Hauteskunde batzordea eratu ondoren hautagaien zerrendak egiteko epea zabaltzen da (urriaren 19tik 28ra). Hurrego asteartean email bat jasoko duzue, hautagaia nahi izatekotan zer egin azalduz.

Hezkuntzako Web orrialdean informazio osoa duzue.

Gurasoak nola parte hartu Ehigek prestatu duen gida praktikoa


IKASTURTE HASIERAKO BILERAK: TUTOREAK ETA FAMILIAK


Hurrengo astean, astelehenean, asteartean, asteazkenean eta ostegunean, 16:30 etan tutoreak bilduko dira ikasleen familiekin. Beheko laukietan, zein egun dagokion maila  bakoitzari,  eraikuntza eta gelak zehaztuta daude. 

Ikastetxeko parkinga zabalik egongo da 16:00etatik.



FAMILIEKIN IKASTURTE HASIERAKO BILERAK

Astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean 16.30 etan

IRAILAREN 19AN, ASTELEHENEAN: DBH 1/ 1. BATXILERGOA

MAILA

ERAINKUNTZA

GELA

DBH 1

ERAINKUNTZA NAGUSIA

(2. SOLAIRUA)

 A

1A: A 207

1B: A 206

1C: A 208

1D: A 209

1E: A 201 

  1. BATXILERGOA

OIARBIDE ERAINKUNTZA

BATX. 1A: CS07 (Beheko solairua)

BATX. 1B: C007

BATX 1C: C008

BATX. 1D: C010

 

 

 

IRAILAREN 20AN, ASTEARTEAN: DBH 2/ 2. BATXILERGOA

 

MAILA

ERAINKUNTZA

GELA

DBH 2

ERAINKUNTZA NAGUSIA

(1. SOLAIRUA)

 A

2A: A107

2B: A106

2C: A108

2D: A109

2E: B 108  (ED.B)

2. BATXILERGOA

OIARBIDE ERAINKUNTZA

BATX. 2A: C011

BATX. 2B: C005

BATX. 2C: C006

BATX. 2D: C011

 

 

 

 IRAILAREN 21EAN, ASTEAZKENEAN: DBH 3

MAILA

ERAINKUNTZA

GELA

DBH 3

ERAIKUNTZA NAGUSIA

B

3A: B 107

3B: B 301

3C: B 302

3D: B 303

3E: B 304

3F: B 305

3G: B 308

 



IRAILAREN 21EAN, OSTEGUNEAN: DBH 4

MAILA

ERAINKUNTZA

GELA

DBH 4

ERAIKUNTZA NAGUSIA

B

4A: B 201

4B: B 202

4C: B 203

4D: B 204

4E: B 205