ULTRAPORTATILEN BANAKETA

 


Familia agurgarriak:


Ikasturtearen hasierako batzarretan aipatu bezala, Hezkuntza Sailak BATXILERGOan eta DBHn matrikulatutako ikasle bakoitzari ordenagailu bat emango dio mailegu moduan. Dagoeneko DBHko 1.entzako gailuak heldu dira.


Zeuen seme-alabei eman aurretik, ezinbestekoa da zuek gailu hauek esleitzeko prozesuaren zein maileguaren baldintzen berri izatea. Horregatik Ebazpen Ofiziala atxikitzen dizuegu, hitzarmenarekin batera, I. ERANSKINA (KONTRATUA), eta zalantza eta galdera  ohikoen agiria, FAQs. Gogoratzen dizuegu informazio eta dokumentazio guzti hau ofiziala dela eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak landutakoa dela.



  • I. Eranskina irakurri, bete eta sinatu behar duzuen kontratua da. Zuen seme-alabek ekarri eta tutoreari eman behar diote hurrengo bi egunetan (osteguna eta ostirala). Asteartean, hilaren 19an, ultraportatila, maletatxobat eta sagu bat entregatuko zaie, kontratuaren kopia batekin batera. Sinatutako kontratua entregatu arte, ikasleak ez du ekipamendurik jasoko. Kutxa itzuli behar denerako gordetzea gomendatzen dizuegu.


  • Zalantza eta galderen agirian mota guztietako kontuak azalduta daude. Hala ere, argibide gehiago behar izan ezkero, mezu bat bidali ahal duzue ikasleenportatilak@uribekostabhi.com helbidera.


Bide batez, dokumentazio honekin batera zeuen seme-alaben irudiak zehazten diren bideetan argitaratzeko eta zabaltzeko baimena ere bidaltzen dizuegu. 14 urtetik beherakoak direnez zeuek sinatu behar duzue (adin horretatik aurrera eurek egin behar dute).


Gaur, urriak 13, DBH 1ko ikasle guztiei I ERANSKINA eta irudiak hartzeko baimena eman zaizkie. Gailuak ematea arindu gurean, zuek edo zeuen seme-alabek hurrengo bi egunetan (ostegun eta ostiralean) paperak sinatuta ekartzea eskatzen dizuegu.


               

                                                          Plentzia, 2021eko urriaren 13an, asteazkenean

                                                        Zuzendaritza-taldea / IKT taldea


JANTOKIA


Aste honetan, jantokian bazkaltzen geratzen direnei lehengo kuota pasatuko zaie. Gogoratu Hezkuntza Sailak kudeaketa zuzeneko jantokientzako janariaren prezioa ezartzen duela eta bi prezio ezberdinak daude: Garraiorako eskubidea duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 3,30 € eta Garraiorako eskubidea ez duten ikasleentzat, menu bakoitzeko prezioa 4,60€koa da. Aldez aurretik abisatuta, nahiz eta apuntaturik ez egon, posible da egun soltetan jantokian bazkaltzea. Prezioa 5,20 €koa da.

Ikasturte osoko ordaindu beharrekoa 8 kuotatan banatzen dira, urritik maiatzera, denak zenbateko berekoak.Doikuntza bat behar izanez gero, ekainean egiten da. Ordainagiriak, hilabetearen lehenengo 10 egunetan pasatzen dira.

Jantokiko diru-laguntza eskatu duten ikasleei kuota normalak pasatuko zaizkie. Dirulaguntza Zentrura heltzen denean, ordaindutakoa itzuliko diegu.

Dena dela, ordaintzeko arazoren bat izanez gero, ikasturte hasieran idazkaritzarekin kontaktutan jarri.