Datorren ostegunean, maiatzaren 26an, "Zientzia Azoka" ren 1. edizioa izango da. Bertan, gure ikasleek ikasturte honetan egindako esperimentu eta proiektu ezberdinen erakusketa ikusi ahal izango da.
STEAM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
STEAM etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ZIENTZIA AZOKA
Datorren ostegunean, maiatzaren 26an, "Zientzia Azoka" ren 1. edizioa izango da. Bertan, gure ikasleek ikasturte honetan egindako esperimentu eta proiektu ezberdinen erakusketa ikusi ahal izango da.
Arlo zientifiko eta artistikoko proiektuetan egindako maketak, hologramak, esperimentuak... ikusgai daude, Fisika eta Kimika, Biologia eta Geologia, Teknologia eta Plastika, arloetan.
Erakusketa mailaka antolatuko da, eta hurrengo txandak daude: 11: 20tik 12:15era DBHko Lehen ziklorako; 12:15etik 13:10era DBH3 eta BH4; eta azkenik, 13:10tatik 14:05era batxilergoko ikasleentzat eta familientzat.
ETOR ZAITEZTE, ZUEN ZAIN GAUDE!!!
ENTREPRESETARA IRTEERAK
Pasa den ostegunean, urriaren 28an, IKASLANak antolatutako irteeran DBH 4 mailako ikasleek partu hartu dute. 4 enpresetara joan dira: DIBAL S.A. Derio (Balantzak eta etiketadorak dendetarako); IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. Amorebieta Etxano ( Ebaketa erremintak: Barautzak (Brokak) etab); DECOLETAJE Y FIJACIĆN S.L. Arrigorriaga (Torno bidez lortutako piezak ) eta INGETEAM POWER SOLUTION Zamudio (Energia transformazioa…). STEAM proiektutik industria gazteei hurbildu nahi zaie, beren bokazio teknologikoa esnatzen Irteera honetan sektoreko berezko ezaugarriak ezagutu ahal izan dituzte.
DBHN IKASTEN DUTEN BIZKAIKO NESKENGAN ZIENTZIAREKIKO ETA TEKNOLOGIAREKIKO INTERESA PIZTEKO PROIEKTUA
Azkenengo asteko 7 saioetan DBHko 1. mailako ikasleek STEAM LH proiektuan parte hartu dute. Proiektuaren helburua, besteak beste, neskek gogoeta egitea eta ohartzea generoa ez dela erabakigarria garapen pertsonal edo profesionalean izan da. Horrela, beren kabuz jakin dute arlo zientifiko-teknologikoak eskaintzen dituen aplikazioak eta aukerak ez daudela emakume izatearen mende.
Haiekin parte hartu duen Tekno irakaslearen ustez, oso esperientzia baliogarria izan da. Agerian geratu da neskeek gehiago parte hartu behar dutela, gehienetan mutilek eramaten baitute protagonismoa. Neskak bakarrik egonda, ixiltasun gehiago lortzen da eta azalpen- mozketa gutxiago egoten dira.
Haiekin parte hartu duen Tekno irakaslearen ustez, oso esperientzia baliogarria izan da. Agerian geratu da neskeek gehiago parte hartu behar dutela, gehienetan mutilek eramaten baitute protagonismoa. Neskak bakarrik egonda, ixiltasun gehiago lortzen da eta azalpen- mozketa gutxiago egoten dira.
Proiektu hau amaitzeko, ostegunean, ekainaren 17an, DBH 1 mailako ikasle guztiak IKASLAN plataformak antolatutako irteera batera joango dira.
DBH 1: A, B, C eta D taldeko ikasleak, Lanbide Heziketako San Jorge ikastetxera joango dira, eta hortxe antolatutako tailer ezberdinetan parte hartuko dute:
- Euskelec: Euskelec lehiaketan parte hartu duen ibilgailu elektrikoa erakutsiko
- Elektrizitatea eta elektronika- DJ tailerra: denbora, konpasa eta esaldia bezalako kontzeptuak ikasiko dira eta DJ set bat sortuko da.
- Kimika-PCR: errotuladore baten tintaren pigmentuak deskonposatzeko kromatografia bat eta PCRaren azalpen bat.
- Fabrikazio mekanikoa-CNC fabrikazioa.
- Energia eta ur-energia berriztagarriak: eguzki-jarraitzailearekin egindako erakustaldia.
- Irudi pertsonala-Ezaugarriak: praktika egiten duten espazioak erakutsiko dira eta bi makillaje sortzaile egingo dira.
- DBH 1.E eta 1.F DBH 1: e eta F taldeko ikasleak Derioko Nekazaritza Eskolara joango dira eta nekazaritzari lotutako hainbat tailerretan parte hartuko dute.
IKASLAN LH proiektuari buruz jakin nahi baduzu, hemen informazio gehiago.
Sesioen laburpenaren bideoa ere iksui ahal duzue.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)