zientzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
zientzia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

INDUSTRIA ERRONKA BISITAK


Uribe-Kosta BHIk Industria Erronkan parte hartzen 
du Bizkaiko industria ezagutzeko, CAF-enpresaren esku

2022-23ko Industria eta Ingenieritza/Zientzietako ikasleek CAF eta MESA enpresen instalazioak bisitatu dituzte, Industria Erronka proiektuaren barruan.

Proiektu hori Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolatu du, prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko, eta, hala, STEM bokazioak sustatzeko. Uribe Kosta BHIk proiektu honetan parte hartzen du, beste 30 ikastetxe eta lanbide-heziketako zentrorekin batera. Horiek Bizkaia osoan erreferentzia diren 50 industria enpresa baino gehiago bisitatuko dituzte.

Proiektu honi buruzko eguneratze guztiak industriaerronka.eus webgunearen eta sare sozial propioen bidez egin ditzakezu Instagramen (@industria_RNK).
IndustriaErronka.eus
#Industria_RNK

ZIENTZIA AZOKA




Datorren ostegunean, maiatzaren 26an, "Zientzia Azoka" ren 1. edizioa izango da. Bertan, gure ikasleek ikasturte honetan egindako esperimentu eta proiektu ezberdinen erakusketa ikusi ahal izango da.

Arlo zientifiko eta artistikoko proiektuetan egindako maketak, hologramak, esperimentuak... ikusgai daude,  Fisika eta Kimika, Biologia eta Geologia, Teknologia eta Plastika, arloetan.


Erakusketa mailaka antolatuko da, eta hurrengo txandak daude: 11: 20tik 12:15era DBHko Lehen ziklorako; 12:15etik 13:10era DBH3 eta BH4; eta azkenik, 13:10tatik 14:05era batxilergoko ikasleentzat eta familientzat.

ETOR ZAITEZTE, ZUEN ZAIN GAUDE!!!

KRISTALIZAZIO PROIEKTUA: KRISTALEEN MAKETAK


Kultura Zientifikoko Batxi 1. mailako ikasleek egindako maketen erakusketa Oiarbideko Natur Zientzietako Laborategian ikusi ahal da. Maketetan ikus ditzakegu kristalizazio proiektuko emaitzak: beraiek egindako kristalak era polit eta original batean erakutsita, bideoan agertzen den moduan.

EMAKUMEAREN ETA NESKEN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN: JARDUERAK PLENTZIAN

 

Zientzia Emakumeen eta Neskeen Nazioarteko Eguna dela eta, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaleko Ikerketa Zentroaren eskutik, EHUko Plentziako Itsas Estazioak (PIE/ EHU) ekintza interaktibo bat eskaini nahi du haurtzaroan eta nerabezaroan bokazio zientifikoa sustatzeko, tokiko eta mundu osoko itsas ondare handia ezagutzera emateko, emakume ozeanografoen adibideak erakusteko eta gure zentroan egindako ikerketa zientifikoekin lotutako jarduerak ezagutarazteko.

Bi modutako ginkana ari gara prestatzen:  google earth sarbide libreko plataforma erabiliz, birtualki (otsailak 11an egingo genuke) eta kaleetatik presentzialki (otsailak 13-14 asteburuan, familiei zuzenduta). Horrela, ginkanan zehar, emakume zientzialari ezberdinak eta ozeanografiari lotutako beraien ekarpenak ezagutuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek erronkak eta probak gainditu beharko dituzte, itsasoaren inguruan eta kostaldearen garrantziaren inguruan zein itsasoak Euskal Herrian eskaintzen dizkigun baliabideen inguruan duten ezagutza hobetuz.