EMAKUMEAREN ETA NESKEN NAZIOARTEKO EGUNA ZIENTZIAN: JARDUERAK PLENTZIAN

 

Zientzia Emakumeen eta Neskeen Nazioarteko Eguna dela eta, Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentaleko Ikerketa Zentroaren eskutik, EHUko Plentziako Itsas Estazioak (PIE/ EHU) ekintza interaktibo bat eskaini nahi du haurtzaroan eta nerabezaroan bokazio zientifikoa sustatzeko, tokiko eta mundu osoko itsas ondare handia ezagutzera emateko, emakume ozeanografoen adibideak erakusteko eta gure zentroan egindako ikerketa zientifikoekin lotutako jarduerak ezagutarazteko.

Bi modutako ginkana ari gara prestatzen:  google earth sarbide libreko plataforma erabiliz, birtualki (otsailak 11an egingo genuke) eta kaleetatik presentzialki (otsailak 13-14 asteburuan, familiei zuzenduta). Horrela, ginkanan zehar, emakume zientzialari ezberdinak eta ozeanografiari lotutako beraien ekarpenak ezagutuko dira. Horretarako, parte-hartzaileek erronkak eta probak gainditu beharko dituzte, itsasoaren inguruan eta kostaldearen garrantziaren inguruan zein itsasoak Euskal Herrian eskaintzen dizkigun baliabideen inguruan duten ezagutza hobetuz.