DBH 3 FAMILIENTZAKO BILERA

Hurrengo astelehenean, Apirilaren 4an, arratsaldeko 17:00etan, gure ikastetxeko A210 gelan, ikasturte honetan DBH3 mailan dauden ikasleen familientzako bilera informatiboa egongo da, hurrengo ikasturteko eskaintza akademikoa azaltzeko.

Bilera aurrez aurre egingo da baina etortzeko asmoa izanez gero, zure izena eman behar duzue.

IKASLAN BILERA: L.H INFORMAZIOA

Hurrengo astelehenean, Apirilaren 4an, arratsaldeko 18:00etan, gure ikastetxeko A210 gelan IKASLANek (-Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarea- ) berbaldia eskainiko digu Bizkaiko lanbide heziketako eskaintza eta ikastetxeak ezagutzera emateko eta gure zalantzak argitzeko. Informazio bereziki ikasturte honetan DBHko 4  eta Batxikergoko 2 mailetan  daudenentzako zuzenduta dago. 

Bilera aurrez aurre egingo da baina etortzeko asmoa izanez gero, zure izena eman behar duzue.

ISUSKITZAKO BASO JANGARRIAN : BIHAR AUZOLAN LANDAKETA

Larunbat honetan, hilak 12, auzolanean sagarrondo batzuk landatuko duguz Isuskitzamendiko tontorraren inguruan, Plentziako herri lurretan.
Iaz hasitako egitasmoa jarraituz, eukaliptala zana Baso Jangarria bihurtzen ari gara Plentziko institutua, udala eta Hazien Sarea elkartearen gidaritzapen teknikoarekin, dana Plentziko Herri Lurrak elkartearen koordinaziopean. Baso Jangarriak lur sail osoa (6.000 mt) hartuko du, bertako barietatezko frutarbol eta  frutuzko zuhaizkekin landatuta denon gozamenerako.
Hontan, lekua eta egitasmoa ezagutu nahi duen orori zabaltzen diogu auzolan deia.

Plentziko metro geltoki ondoan larunbatean, 10:00tan, ez baduzue heltzeko bidea ezagutzen, eta kotxeak optimizatzeko asmoz.
Atxurra baduzue, ekarri!