AZKEN EGUNEKO ORDUTEGIA


Emailez bidalitako informazioa berridatzi dizuegu:

ABENDUKO AZKEN ESKOLA-EGUNEN ANTOLAKETA

DGabonetako oporraldiak Abenduaren 24tik eta urtarrilaren 9ra arte  izango dira.

 

  • Abenduaren 22an, asteazkenean,  Plentziako Eskolako klaseak 15:00 etan amaituko direnez, gure ikastetxeko autobusen irteera berrantolatu izan behar dugu, parkinga partekatzen dugu eta. DBHen klaseak amaituko dira 14:05 ean, eta autobusak 14:10 ean irtengo dira. Horregatik, asteazkeenean, hurrengo aldaketak egongo dira:

    • DBH 1 eta DBH 2 mailetan, azkenengo klase ordua ez da emango.

    • DBH 3 eta DBH 4 mailetan, jantoki zerbitzua ez da egongo. ( eta kuota osoa bueltatuko zaie)

    • Batxilergoan ez da aldaketarik egongo, hau da, 15:10ean irtengo dira.

 

  • Abenduaren 23an, ostegunean, 

    • Klaseak 08:10ean hasiko eta gero 2. Batxiko ikasleek antolatutako Gabon Jaiari hasiera emango diogu.

    • Ekitaldia 11:30etan amaituko da guztiontzako eta autobusak ordu horretan irtengo dira (Ez da egongo jantokia eta kuota osoa bueltatuko zaie)

 

Mesedez, zalantzaren bat argitu behar izanez gero, idatzi helbide elektroniko honetara: zuzendaritza@uribekostabhi.com

 

GOAZENUP ETA GORLIZKO UDALAREN EKINTZA

Goazen up eta Gorlizko Udalak luzatzen diguten informazioa  jakinarazten dizuegu:


ZUEN LAGUNTZA BEHAR DUGU HAU GELDITZEKO!!!

 

 Kaixo!

Idazki honen bidez, Gorlizko Sertutxena aretoan ospatuko dugun kontzientziazio hitzaldiaren berri eman nahi dizuegu. Ekitaldia URAren laguntzarekin egingo dugu eta bi zati desberdinak izango ditu:

  • “Jan mundua, ez plastikoa” - Goazenup

  • “Erantzukizun partekatua, ingurune urtarraren kontserbazioan jarduteko estrategia gisa”  - URA

 

Noiz? - Abenduak 16, osteguna.

Zer ordutan? - Arratsaldeko 18tatik 19tara 

 

Honekin batera, Abenduaren 19an, igandea, plastiko garbiketabat antolatu dugu Gorlizen, pinudia, itsasargirako bideak, hondartza eta itsaslabarrak garbitzeko. 

 

Goizeko 11etan bilduko gara Astondoko aparkalekuan eta arropa erosoa ekartzea gomendatzen dizuegu.

 

Izenburuak adierazten duenez, zuen laguntza eta partehartzea ezinbestekoa da mundu garbiago eta hobea lortzeko.

 

Hori dela eta, ekitaldi hau ikasleen artean zabaldu eta etortzen animatzea bihotz-bihotzez eskertuko genizueke. Posta elektroniko honetan apuntatu ahal zarete: goazenup@gmail.com

 

Bertan ikusiko garelakoan, agurtzen zaituztegu.

 

Ordurarte, ondo izan!