ESKERRAK EMATEKO GUTUNA
JAINGAI ELKARTEAREKIN ELKAR-LANA
30 Agendak mota guztietako ekimenak sustatzen ditu elikagaiak alferrik ez galtzeko eta zaurgarritasun-egoeran dauden biztanleek elikadura nahikoa izan dezaten.
HIZKUNTZA-IKASTAROAK ATZERRIAN: 2022KO UDA
Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2022ko udan berriro jarri du martxan Hezkuntza Sailak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago
Hemen dituzue deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko jarraibideak. Eskaerak aurkezteko epea zabalik (2021/10/23-2021/11/22).
ENTREPRESETARA IRTEERAK
Pasa den ostegunean, urriaren 28an, IKASLANak antolatutako irteeran DBH 4 mailako ikasleek partu hartu dute. 4 enpresetara joan dira: DIBAL S.A. Derio (Balantzak eta etiketadorak dendetarako); IZAR CUTTING TOOLS S.A.L. Amorebieta Etxano ( Ebaketa erremintak: Barautzak (Brokak) etab); DECOLETAJE Y FIJACIÓN S.L. Arrigorriaga (Torno bidez lortutako piezak ) eta INGETEAM POWER SOLUTION Zamudio (Energia transformazioa…). STEAM proiektutik industria gazteei hurbildu nahi zaie, beren bokazio teknologikoa esnatzen Irteera honetan sektoreko berezko ezaugarriak ezagutu ahal izan dituzte.