BILERAK FAMILIEKIN
LGTBIQ: "BAGARA, BAGAUDE"
PLENTZIAKO ITSASADARREKO PLASTIKOEN GARBIKETA
Bideoa ere hemen ikusgarri:
ARRISKUAK KUDEATU, ARDURATSU JOKATU
Aste honetan alkoholaren arriskuez ohartzeko 3 orduko tailerra (ordu eta erdiko saio bi) garatu da DBH 4. mailako talde guztietan, Ortzadar Fundazioaren eskutik. Tailer hau Mankomunitateko Adikzioak Prebenitzeko eta Osasuna sustatzeko Zerbitzuak eskeinitako programa bat da.
Tailer honen helburua arduraz kontsumitzeko jarraibideak eskaintzea da, besteak beste, kontsumo horiek ekar ditzaketen kalte eta arriskuez kontzientzia hartzea. Eta baita kontsumitzeko erabakia hartzen dutenentzat autozaintzako jokabideak eskuratu edo indartzea.
Hemen duzu Ortzadarri buruzko informazioaESKOLA JASANGARRIA ZIURTAGIRIA ESKURATU DUGU

"Eskola Jasangarriaren auto-ebaluazioaren galdetegia aztertu ondoren, eta auditoria-bisita egin eta gero, Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaritzak, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaritzak, eta Ingurugelak zoriontzen zaituztete egindako lanagatik eta erakutsitako interesagatik, eta horrek hobekuntzarekiko inplikazioa eta jasangarritasunerantz joateko konpromisoa iradokitzen dizue.
Ikastetxearen jasangarritasunari buruzko alderdiak aztertu ondoren, agerian geratu da koherentea dela eguneroko jardunean Eskola Agenda 2030 programaren helburuekin. Hori guztia Ebaluazio Batzordeak erabakitzen du: “ESKOLA JASANGARRIA” ZIURTAGIRIA"
ACTIVITY BREAKS: IKASI MUGITUZ
UK EREMU EUSKALDUNA
PLASTIKOA MURRIZTEKO 4. ERRONKA
Agenda 2030ek erronka berri bat luzatu digute: familiak erosketak egiterakoan kontsumitzen dituzten plastikoan ontziratutako produktuen kopuruaz jabetzea, -plastikozko poltsa eta beste bilgarri batzuez gain.